Nor naiz
Nire izena Urko Buruaga da. Nerabezarotik daramat musika egiten. Gitarra klasikoarekin, lehenik; elektrikoarekin, gero; eta, azkenik, akustikoarekin ere.
Orain dela 17 urte baino gehiago, agertokira igo nintzen lehen aldiz. Hard-rock eta heavy talde batean abesten nuen. Baina 2007an, nire abestiak proiektu intimoago honen bitartez aurkeztu nituen publikoaren aurrean.
Tartean beste rock talde batean abeslari gisa aritu nintzen arren, ‘Urko Buruaga’ proiektu musikala mantendu dut urte hauetan guztietan zehar. Formatu-metamorfosi asko izan ditu bidean: bakarka, taldea, bikotea; baina aldaerarik aipagarriena 2020an hartu zuen forma: live looping-a emanaldien atal garrantzitsua izatea erabaki nuen.
Egun, live looping-ak eta formatu akustiko klasikoak erdi bana betetzen dute nire kontzertuak, bai nire abestietan, eta bai bertsioetan ere.
Quién soy
Soy Urko Buruaga. Llevo haciendo música desde que era un adolescente. Primero, con la guitarra clásica; luego, con la eléctrica; y, finalmente, también con la acústica.
Hace más de 17 años, me subí a un escenario por primera vez. Cantaba en un grupo de hard-rock y heavy. Pero en 2007, presenté mis canciones al público en este proyecto más íntimo.
Aunque entre medias canté en otro grupo de rock, he mantenido el proyecto musical ‘Urko Buruaga’ a lo largo de todos estos años. Por el camino, ha tenido muchas metamorfosis: solista, grupo, dúo; pero la variación más destacable tomó forma en 2020, cuando decidí que el live looping fuera una parte importante de mis actuaciones.
Actualmente, el live looping y el formato acústico clásico llenan mis conciertos a partes iguales, tanto en canciones propias como en versiones.